Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.
Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinamerikako hainbat herrialdetan eta mundu anglofonoan Computing edo Computación ("Zenbaketa") hitzak erabiltzen dituzte. Mundu anglofonoan ordenagailuak sortu aurretik, Computer zenbaketa egiten duen pertsonari deitzen zioten.
IXA Informatikari Euskaldunen Taldea - EHUko Informatika fakultateko euskaldun koadrila, hizkuntzalari batzuk lagun dituztela, euskararen prozesamenduan jo ta ke dihardutenak.
Aholab - Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) lantaldea: euskarazko hots sintetikoa garatzeko proiektuetan dabiltza.
AmetzagaiƱa Taldea - ASP informatika enpresak (Adur Software Products), Antza inprimategiak eta Argia aldizkariak osatutako taldea. Helburua: teknologia ikertu eta produktuak garatu, Internet eta multimedia alorretan.
Euskal Party - Donostiako Anoeta belodromoan, 1999ko uztailaren 23tik 25era. Informatika zaleen biltzar handia.
EuskalTekno - Informatika eta teknologiari buruzko eguneroko berriak.
Euskara.811 birusa - Ordenadoreak kutsatzen dituen birus euskalduna. Pantailan mezu hau agerrarazten du: Milaka urtez eutsi dugu eta milaka urtez eutsiko. Euskara, Jalgi Hadi Plazara.
Konputagailuen arkitektura eta teknologia saila (KAT-ATC) - EHUko Informatika Fakultateko sail bat
Miramon digital - Teknologi berriei buruzko ikastaro eta jardunaldiak. Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak sustatuta.
Patrick, Jon - Euskara eta informatika lotzeko lanetan diharduen australiarra (erd.)